Bi asteko oporrak hartuko ditugu, eta bueltakoan bukatuko ditugu bukatzeko gelditu zaizkigun lanak .

Barruko obren teknikariek (OR2) erabilera anitzeko areto bat prestatu dute, eta oso gutxi geltzen zaie bukatzeko.

Eraikuntzako teknikariek (CC2) eraikitzen ari diren etxeen hermetikotasun geruza bukatzear daude, oporretatik bueltan Blower Door testa egingo dute.

Eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikariek (OC3) erdi-mailako ikasleak egiten ari diren etxe baten fatxara-aireztatua bukatu dute.

Zorionak guztiei!