Abenduaren 19an, EAGIko ikasle eta irakasleak Donostiako Txomin-enean eraikitzen ari diren auzo berrira joan ginen bisitan. Eraikitze lanetan diharduen UTE Txomin Berria enpresako segurtasunarduradura izan genuen gidari.

Bisitan, eraikitze-fase ezberdinetan zeuden eraikuntzak ikusi genituen.

Lehenik, egitura lanetan zebiltzan eraikin batean egon ginen, bertan ikusi ahal izan genuen nola kofratzen duten, solairuak hormigoitu, zutabeak eraiki, eskailerak eta igogailuentzako hutsuneak nola egiten dituzten, etab. Jarraian, fase aurreratuago batean zegoen beste etxe-multzo batera pasa, eta, igestsero-kuadrilak ikusi genituen lan askotan; ardeiluzko barne-partizioak, zolatze-lanak, fatxadak, estalkiak eta inpermeabilizazioak. Bisita osoan zehar, segurtasun arduradunak egoera bakoitzaren aurrean hartzen dituzten segurtasun-neurrien nondik norakoak azaldu zizkigun.

dsasdfasd