ETHAZI

ELKARLANEAN ERRONKEI
AURRE EGINEZ IKASIKO DUZU

ETHAZI formakuntza eredu bat da; erronkatan eta elkarlanean oinarritzen den ikaskuntza uztartzen ditu. Ikasleak elkarlanean aritzen dira, eta, proposatutako erronkei aurre eginez ikasten dute. Helburua honakoa da: ikasleak beharrezko gaitasunak lortzea bai etorkizuneko lanbiderako baita egunerokotasunerako ere. Formakuntza eredu honek heziketa zikloaren gaitasunei beste dimentsio bat ematen die; lanbideak berak eskatzen dituen trebakuntzez gain, zeharkako gaitasunak lortzen baitituzte: ekintzaile izatea, diagnostikatzeko gaitasuna, talde lanean aritzea, lanen plangintza egitea, estresa gobernatzea, ardurak hartzea…

ETHAZIn irakaskuntza beste ikuspegi batetik begiratu behar da. Ikaslea bera da ikaskuntzaren ardatz, bere bilakaeraren protagonista izango da eta irakasleak laguntzaile eta gida rola hartuko ditu erronkak gainditzeko bidean.

Erronken ebazpena ikaslegoa motibatzeko eta ikaskuntzan gidatzeko era bat da. Era berean, erronkaren ebazpenak sortzen dituen gogoetak berak ikaskuntza etapa berriak pizten ditu. Horrexegatik, ETHAZIn, ebaluazioa ikaslegoaren eboluzioan dago.

Metodologia aldaketa honek enpresen eskakizunei erantzuten die; jakintza teknikoa duten langileak ez ezik, arazoak gainditzeko gaitasuna eta bestelako baloreak dituzten langileak eskatzen baitituzte.

HARREMANETAN JARTZEKO

Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora

    *Informazio zehatzagoa jasotzeko idatzi mezuan zertan duzun interesa.

    Irakurri dut eta ados nago Pribatutasun eta cookien gainerako politikarekin.

    Sare sozialetan jarraitu iezaguzu

    Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.

    EAGI

    Donostia Etorbidea 5
    20160 Lasarte Oria
    Telefonoa: 943 569 222
    Email-a: eagi@eagi.eus
    Webgunea: eagi.eus