BILERA MIREN CABALLEROREKIN

Lehenago berri eman genuen moduan, Tknikak abiatutako Smart Green Building plataformaren barnean, BIM teknologiaren inguruko azterlan bat ari da egiten EAGI. Proiektua gauzatu ahal izateko EAGI-k hitzarmena sinatu zuen Miren Caballero Moreno arkitektoarekin berak eraikitako eta zertifikatutako passivhaus eraikin bat aztertzeko. Lanaren ildo nagusiak hauexek dira:

  • passivhaus moduko eraikin konplexu bat BIM teknologiaren bitartez modelatzeko aukerak aztertzea

  • BIM modelotik lor daitekeen informazioa eskuratzea eta garatzea:

    • neurketak

    • eraikuntza faseak eta planifikazioa

    • eraikinaren efizientzia energetikoa neurtzea

Martxoaren batean EAGI-ko Xabi Labegerie eta Imanol Manterola irakasleek orain arte egindakoen berri eman zioten Miren Caballerori Bilbon duen estudioan eta hemendik aurrerakoez jardun zuten.

Miren Caballerok bioeraikuntza eta Passivhaus motako eraikinetan espezializaturik dago eta Bilbon du bere estudioa. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

2018-03-09T10:44:50+00:00