Passivhaus 2017-05-11T12:26:06+00:00
PASSIVHAUSS

Efizientzia-energetikoa helburu duen eraikuntza estandarra da,
etxe bereziki erosoak eta neurrizko prezioan eraikitzeko

PASSIVHAUS ESTANDARREAN
OINARRITUTAKO ETXEA

Passivhaus ez da marka komertzial bat, eraikuntza kontzeptu bat baizik, efizientzia energetikoan emaitza paregabeak lortzen ditu, eta, oso ikertua eta aztertua dagoen estandarra da. Etxe pasiboen helburu nagusia energia-kontsumo baxuarekin barrualdeko konfort maila handia lortzea da. Estandarra irizpide jakin batzuetan oinarritzen da diseinatzerako garaian; ahalik eta eguzki-energia eta argitasun gehien baliatzen du neguan eta eguzkiaren eragina txikitu uda garaian. Era berean, eraikuntza hermetikoa eta guztiz isolatua izatera behartzen dute eskakizun teknikoek.

1. Isolamendu termiko paregabea
Beharrezkoa da kanpoaldeko hormak, teilatua eta zorua isolatzea; etenik gabeko inguratze-termiko bat sortzea garrantzitsua da neguan hotzaren eta udan beroaren kontra babesteko. Klimaren arabera isolamenduaren inguruko exijentziak aldatzen dira.

2. Zubi-termikorik gabe
Isolamenduak etenik gabekoa izan behar du, eta ez bakarrik elementu orokorretan (horma eta teilatuan). Arreta berezia jarri behar da izkinetan, junturetan, balkoietan, eta elementu ezberdinen arteko lotuneetan. Zubi-termikoak ematen badira, nahi ez diren energia galera edo irabaziak eragingo dira.

3. Hermetikotasuna
Hermetikotasun geruzak aire-korronterik ez egotea bermatzen du; leiho, zirrikitu eta zulotxoetatik pasatzen den aire hotzaren eta beroaren sartu-irtenak galarazten ditu. Passivhaus etxeetan inguratzaile-termikoa ahalik eta hermetikoena izan behar da aireztapen mekanikoa efizienteagoa izan dadin. Hermetikotasun geruza bukatzean, Blower Door deritzon aparatuarekin saiakera bat egin behar da geruzaren hermetikotasuna neurtzeko. Saiakera horretan, airea eraikuntzaren barrura sartu behar da, kanpoaldearen eta barrualdearen artean presio diferentzia sortaraziz.

4. Ezaugarri berezidun leiho eta ateak
Fatxadetako zuloek (leiho eta ateak) isolamendu geruzak sortzen duen inguratze-termikoa hausten dute. Horregatik, leiho eta ateek transmitantzia-termiko baxua izan behar dute hermetikotasun- eta isolamendu-geruzari jarraipena emateko. Gainera, beharrezkoa da leiho eta ateen kokapenean eta diseinuan arreta berezia jartzea, neguan eguzkiaren beroa eta argia aprobetxatzeko eta udan aldiz, babesteko.

5. Aireztapen mekanikoa bero-berreskuratzailearekin
Aireztapen sistemak etxe barruan sortu den aire bero eta kutsatua erabiltzen du kanpotik sartzen den aire fresko eta garbia aurretik berotzeko. Aurre-berotu hori bero-berreskuratzailean ematen da, aire kutsatua eta garbia ez dira nahasten, baina, bi aireen arteko energia- edo bero- transferentzia bat ematen da. Sistema honekin etengabeko aire berriztea lortzen da, airea garbi eta osasuntsu mantentzen du efizientzia handiz.

HARREMANETAN JARTZEKO

Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora

Sare sozialetan jarraitu iezaguzu

Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.

EAGI

Donostia Etorbidea 5
20160 Lasarte Oria
Telefonoa: 943 569 222
Email-a: eagi@eagi.eus
Webgunea: eagi.eus