ARKITEKTUAK EAGIn

Gaur Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleak etorri dira EAGIra. Pasa den otsailaren 2an, hurrengo urtean EAGIn eraiki asmo den eraikinaren proiektua egiteko mandatua jaso zuten. Ikasleek taldeka egindako proiektuak aurkeztu dituzte gaur, eta guzti hauen artean, datorren urtean zein eraikiko den aukeratuko da.

Lanak eginda etorri dira gaur, hona hemen emaitzak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EHUko ikasleei proposatu zaizkien bi erronkari aurre egiten lagundu diete EAGIko ikasleek.

Lehenengo erronka, adreiluz egindako arketa bat izan da. Zuinketa egin behar izan dute lehenik, dosifikazio egokiarekin morteroa prestatu eta azkenik adreiluak jarri.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bigarren erronka, igeltsu plakazko tabikea eraikitzea izan da. kanalak instalatu behar izan dituzte, muntagak moztu eta kolokatu, baita plakak ere. Talderen batek junturetan zintak eta orea aplikatzeko denbora ere izan du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaurko esperientzia oso positiboa izan da, horrela, bi ikastetxeetako irakasleek datozen urteetan berriro errepikatzeko asmoa azaldu dute.

Mila esker guztiei parte hartzeagatik!

 

2018-05-22T14:27:51+00:00