Donostiako EHUko Arkitekturako ikasleak EAGIn

Gaur goizean, maiatzak 3, ostirala, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasleak izan ditugu ikastetxean. Jardunaldi hau, pasadan urtean, EAGI Gipuzkoako eraikuntza eskolaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza akordioari esker gauzatu da. Lehendabizi, EAGI Gipuzkoako eraikuntza eskolan ematen diren zikloetako ikasleek egiten dituzten lanei buruzko informazioa eman zaie. Ondoren, bi praktika ezberdin egin dituzte. Bi praktika hauek, eraikuntzako ziklo hauek gauzatzen ari diren ikasleek eta irakasleek azaldu eta bideratu dituzte. Guztiontzat oso interesgarria izan delakoan gaude.

 

2019-05-03T14:31:30+00:00