IKASLEAK ERRONKAK PROPOSATZEN

Aurreko astelehenean Eraikuntza Teknikari zikloko lehenengo mailako ikasleek EAGI-ko irakasle eta ikasleak bildu gintuzten beraien gelan, beraiek detektatutako gabezi bat azaldu eta konponbidea aurkezteko. Tailerreko erremintak garbitzerakoan sarri busti egin ohi dira euria ari badu, horretxegatik, iturria dagoen inguruan estalpe bat eraikitzea proposatu dute, bide batez tailerreko hondakinak gordetzeko ere balio dezakeena.

Ikasleek eskatu dute proposamena udaletxean aurkezteko eta beharrezko baimenak lortuz gero beraiek eraikiko omen dute. Zuzendaritzak bideragarri ikusi du proiektua, beraz baimenik bada, aurrera eramango da aurtengo ikasturtean.

2019-02-04T11:02:53+00:00