LEHIAKETAREN OINARRIAK 1. Partaideak: Lehiaketa honetan edozein pertsona fisikok parte hartu ahal izango du. Ez da onartuko beste pertsona baten lanekin parte hartzea, eta lehiakide bakoitzak aurkeztuko dituen argazkien egilea izan behar du. 2. Gaia: Argazkiek gaitzat ERAIKUNTZA izango dute, betiere eraikuntzarekin edo arkitekturarekin zerikusia duten pertzepzio edo sentimenduak islatzen badituzte. 3. Izen-ematea: Ez da beharrezkoa aurrez izen-ematea. Lehiaketa hau Instagram sare soziala erabiliz burutuko da. Horregatik, parte hartzeko beharrezkoa izango da partehartzaileak Instagrameko kontu propio bat izatea eta EAGIren Instagram kontuaren jarraitzailea izatea (@eagifp). Izen-ematea doainik da. 4. Lanak: 4.1. Partaideek nahi adina argazkirekin parte hartu ahal izango dute, betiere lehiaketa aldia irekita dagoenean egiten badute, eta ondorengo pausoak jarraituz: – Atera ezazu zure argazkia eta partekatu Instagramen. – Etiketatu @eagifp. Gainera, #fotoeagi2018 traola gehitu beharko zaio eta argazki bakoitzari titulu bat jarri. 4.2. Lehiaketan ez dira onartuko Instagramera igo gabe beste sare sozialetara igotako argazkiak. 4.3. Argazkiak koloretan, zuri-beltzean eta partaideak nahi dituen edota egokiak iruditzen zaizkion iragazkiak erabiliz aurkeztu ahal izango ditu. 5. Kategoriak eta sariak: Bi sari emango dira: – Argazki onena. Epaimahaiak aukeratutako argazkia izango da. Saria: Go Pro motako akzio kamera. – “Like” gehien dituen argazkia. Lehiaketan parte hartzen duten argazki guztien artean “Like” gehien dituen argazkia. Saria: Bluetooth aurikularrak. 6. Datak: Oinarri hauek publiko egiten diren momentutik lehiaketa irekita egongo da, eta 2018ko abenduaren 19an, gaueko 23:59tan emango zaio amaiera. 7. Epaimahaia: Epaimahaia EAGI LHII Eraikin Adimendunen Garapen Iraunkorra zentruak aukeratuko du, eta argazkilaritzari buruzko jakintzak dituena izango da. 8. Irabazleak: Epaimahaiak arlo bakoitzeko irabazleak hautatu eta gero, 2018ko abenduaren 21ean egingo den sari banaketan emango dira ezagutzera. 9. Informazio gehigarria: 9.1. EAGIk elementu iraingarriak dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko aukera izango du. 9.2. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak erabili ahal izateko eskubidea izango du EAGIk. 9.3. Jasotako argazki esanguratsuenekin galeria bat osatuko du EAGIk bere webgunean, eta ikastetxeko hormetan jartzea egokia irudituko balitz, horretarako eskubidea izango du EAGIk. 9.4. Lehiaketan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar. 9.5. Edozein kontsulta egiteko, idatzi eagi@eagi.eus helbidera. ————————————————————
|