Zure formakuntzan, zu zeu izango zara protagonista.
Elkarlanean, erantzukizunez eta konpremezuz lan egin.
ERAIKINEN INFORMAZIOAREN MODELAKETAKO (BIM) ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA
Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute beren proiektuetan BIM metodologia erabiltzen duten arkitekturaren, ingeniaritzaren eta eraikuntzaren arloko enpresa publiko eta pribatuetan jarduteko, baldin eta produktu eta aktiboen informazio-ereduak garatzeko prozesuak digitalizatzeko joera argia badute.
SARTZEKO BALDINTZAK:
• Metal-eraikuntzetako Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-energia Termikoko Goi-mailako Teknikaria.
• Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria.
• Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria.
• Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria.
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
Irtenbide profesionalak:
Profesional honen jarduera informazio grafikoa eta ez-grafikoa BIM metodologiaren bidez garatzean eta modelatzean datza, arkitekturako, ingeniaritzako eta eraikuntzako proiektuetan. Horrez gain, lankide gisa jarduten du proiektuetako prozesuetan, betiere bezeroen eskakizunak (EIR: Employer’s Information Requirements) eta BIM Exekuzio Planean (BEP: Building Execution Plan) jasotako preskripzioak errespetatuta.
HARREMANETAN JARTZEKO
Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora
Sare sozialetan jarraitu iezaguzu
Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.
EAGI
Donostia Etorbidea 5
20160 Lasarte Oria
Telefonoa: 943 569 222
Email-a: eagi@eagi.eus
Webgunea: eagi.eus