EAGI

LHII Eraikin adimendunen garapen iraunkorra

ONGI ETORRI

EAGI ikastetxe berritzailea da, ibilbide eta esperientzia zabala duten irakasleak eta espezialistak daude.

Azken urteetan eraikuntzan aldaketa ugari egon dira, eta aldaketa hauei egokitzeko, hezkuntza proiektu berri bat sortu da. Proiektu berri hau etorkizuneko eraikuntza jasangarriaren oinarrietan sostengatzen da: Kalitatezko eraikuntza, Passivhaus estandarra, ETHAZI metodologia, eta, ikasi eta aurrera egiteko ilusioa.
EAGIn erdi mailako 2 ziklo eta goi mailako ziklo 1 eskaintzen dira, eraikuntza arlokoak denak. Era berean langabetuentzat eta langileentzat formakuntza eskaintzen da.

MISIOA

EAGIren helburua pertsonei kalitatezko prestakuntza eskaintzea da, eraikuntza-sektorean garapen pertsonal eta profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunetan aurrera egiten lagunduz.

IKUSPEGIA 

  • Gipuzkoako erreferentziazko zentrotzat hartzea eraikuntzaren sektoreko lanbide-heziketari dagokionez
  • Zentro eguneratua eta berritzailea izatea, eraikuntza arloan iraunkortasuna
    eta efizientzia sustatzen dituena.
  • Ikasleek, haien familiek, eraikuntza-sektoreko enpresek eta gainerako alderdi
    interesatuek estimatzen duten ikastetxea izatea.
  • Zentro irekia eta kolaboratzailea izatea beste zentro batzuekin, eraikuntzaren sektoreko eragileekin, unibertsitateekin eta enpresekin.

BALIOAK

Taldea: Gure lana konfiantzan, enpatian, elkartasunean eta pertsonen arteko errespetuan oinarritzen saiatzen gara, taldean lan eginez, kalitatezko formakuntza eskaintzeko.

Entzun: EAGI gertuko ikastetxe sentitu dadin, modu aktiboan entzuten saiatzen gara ikasleak, zentroko langileak eta ikastetxearekin harremana duten gainerako eragileak.

Ekitatea: Berdintasunean oinarrituriko komunitatea sortu nahi dugu, aniztasuna ardatz hartuz, helburua pertsonen gizarteratzea izanik.

Iraunkortasuna: Eraikuntza sektorean aldaketak bultzatu nahi ditugu, eraikitzeko modu jasangarriagoak eta eraginkorragoak bilatuz.

Euskera: Euskararen erabilera bultzatzen dugu, bai prestakuntza-eskaintzan, bai Ikastetxeko pertsonen arteko harremanetan.

EAGI
LHIIk bezeroei arreta emateko zerbitzua ezarriko du, Kalitate-, efizientzia- eta gardentasun-arauekin, eta sektore sozial eta produktibo desberdinen eskaerak asetzearekin komprometitua. Kalitatearen kudeaketaren funtsezko erreferentea UNE-EN ISO 9001:2015 arauan oinarritutakoa.

Jarduteko filosofia jarraibide hauekin identifikatzen da:

  • Zentroko zuzendaritza estrategikoari lagunduko dion talde-lana garatzea.
  • Interes-taldeen, eta organizazioari aplika dakizkiokeen lege eta erregelamenduei dagokion baldintzak betetzea
  • Plangintza- eta antolaketa-prozesu integral bat garatzea. Prozesuetan eta etengabeko hobekuntza-plan baten jarraipena eta kontrolaean oinarritutako sistema.
  • Ikasleei, ikastetxeko langileei eta interes taldeei balioa ematea, beraien beharrak gogobetetzen saiatuz eta haien ahotsa entzunez.
  • Gizartearen konpromisoa ingurumenaren arloan. Pertsonak sentsibilizatzen lagunduko duten eta ikastetxeko ingurumen-kudeaketan hobekuntzak eragingo duten metodologiak txertatu.
  • Ikastetxean egiten diren jarduera guztietan segurtasuna sustatzea, pertsona guztiak modu seguruan lan egitearen garrantziaz sentsibilizatuz

Ikastetxeko zuzendaritzak jarduerak arrakastaz garatzeko behar diren baliabide eta prestakuntza emango ditu.

ERRENDIMENDU ALTUKO ZIKLOAK

Erronka baten aurrean zaude, baina ez zaude bakarrik. Zure lana garrantzitsua da taldearentzat.
Zer behar duzu erronkari aurre egiteko?

  • INFORMAZIOA BILATU
  • IDEIAK EZTABAIDATU
  • PLANIFIKATU
  • HUTS EGIN
  • EBALUATU
  • LANA ANTOLATU
  • ERABAKI
  • ERAIKI
  • ASMATU
  • HOBETU

ZER IKASIKO DUZU

  • Passivhaus estandarraren oinarriak
  • Obrako lanak zehaztasunez betetzen
  • Gremioak koordinatzen
  • Eraikuntza alorreko eragileekin komunikatzen

ERAIKIZ
IKASIKO DUZU

Gure hezkuntza-proiektuan oinarrituta…

  • Erronken bidez ikasi
  • Elkarlanean ikasi eta lanean aritu
  • Erantzunkizuna eta konpromezua
  • Lan munduarekin harreman zuzena

2 URTETAN
ERAIKIKO DUZU

Ia kontsumo gabeko eraikina. Gure hezkuntza-metodologia berritzilearekin, efizientzia energetiko altuan formatuko zara.

HARREMANETAN JARTZEKO

Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora

    *Informazio zehatzagoa jasotzeko idatzi mezuan zertan duzun interesa.

    Irakurri dut eta ados nago Pribatutasun eta cookien gainerako politikarekin.

    Sare sozialetan jarraitu iezaguzu

    Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.

    EAGI

    Donostia Etorbidea 5
    20160 Lasarte Oria
    Telefonoa: 943 569 222
    Email-a: eagi@eagi.eus
    Webgunea: eagi.eus