ERRONKEN
BITARTEZ IKASI

Zure formakuntzan, zu zeu izango zara protagonista.
Elkarlanean, erantzukizunez eta konpremezuz lan egin.

GOI MAILAKO TEKNIKARIA OBRA ZIBILEN PROIEKTUAK
2000 orduko iraupena

Eraikuntzako etengabeko aldaketak direla eta, obra zibiletan eta topografian trebatutako langileen eskaria dago lan-merkatuan; arazoei aurre egin eta talde lanean dakiten langileak behar dira. Ziklo honetan, hau guztia barneratzeaz gain, honakoak ikasiko dituzu: lurren eta eraikuntzen jasotze-lanak egitea, obra zibileko proiektuen dokumentazioa eta planoak (2D eta 3D) osatzea, planak/programak egitea, segurtasun- eta osasun-planak osatzea, obrentzako nahitaezko baimenak lortzea eta zuinketa topografikoak berrikustea.

SARTZEKO BALDINTZAK GM:

  • Batxilergoa LOGSE
  • Erdi-mailako teknikaria
  • IEE II
  • UBI
  • LH II
  • Sarbide proba

IRTEERA PROFESIONALAK

Titulu hau lortzen dutenek langile autonomo edo soldatako gisa dihardute delineazioestudioetan, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan, sustapen-enpresetan, zerbitzu teknikoetako eta aholkularitzako enpresetan, eraikuntza-enpresetan, enpresa emakidadunetan eta ustiapenekoetan, baliabide naturalak ustiatzeko jardueren bidez lurralde-eragin nabarmena duten jardueretan diharduten beste sektore batzuetako enpresetan eta administrazio publikoetan. Bere jarduera araututa dago.

  • Topografiako praktikoa
  • Delineatzailea
  • Eraikuntzen jasotzeetako,
  • Zuinketetako eta eraikuntzako espezialista
  • Aparatista
  • Topografiako delineatzailea
  • Bulego teknikoko buruarenl aguntzailea
  • Dokumentu-kontroleko teknikaria
  • Eraikuntzako maketagilea

Inkesta

Egutegia

HARREMANETAN JARTZEKO

Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora

    *Informazio zehatzagoa jasotzeko idatzi mezuan zertan duzun interesa.

    Irakurri dut eta ados nago Pribatutasun eta cookien gainerako politikarekin.

    Sare sozialetan jarraitu iezaguzu

    Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.

    EAGI

    Donostia Etorbidea 5
    20160 Lasarte Oria
    Telefonoa: 943 569 222
    Email-a: eagi@eagi.eus
    Webgunea: eagi.eus