ERAIKUNTZA

JASANGARRIAGOA

Noeren etxea Usurbil LHII eta EAGI LHII-k elkarrekin gauzatzen ari garen proiektua da. Proiektu honen helburua eraikin autonomo bat eraikitzea da, uraren ziklo eta energiaren kontsumoari dagokionez, biak ala biak ahalik eta modurik efiziente eta jasangarrienean diseinatuta.

2015ean Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak ekimena abiatu zuen pobrezia errotik ezabatu, gure planeta babestu eta guztiontzako ongizatea bermatzeko asmoz. Ekimenak bere baitan 169 helmuga zehatz biltzen ditu, 17 helburu orokorretan antolaturik. Den denak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan jasota daude. Milurtekorako Garapen Helburuen ondorengoa den plan honen 2015-2030 eperako balioa du. Helburu orokor hauetatik, aurkezten den proiektuak 6.a eta 11.a lantze ditu modu zuzen eta aktiboan.

Gehiago jakiteko, joan Noeren etxea proiektuaren web-orrira.