Zure formakuntzan, zu zeu izango zara protagonista.
Elkarlanean, erantzukizunez eta konpremezuz lan egin.
ERAIKUNTZAKO TEKNIKARIA
Azken urte hauetan, eraikuntzak orokorrean aldaketa ugari izan ditu, eta, aldaketa hauei egokitutako langileak espezializatuak behar dira lan-merkatuan. Etxegintzako alorrean konkretuki, langile espezialisten beharra hauteman da efizientzia energetiko altuko eraikuntzak behar bezala gauzatzeko.
Behar horiei erantzuteko asmoarekin, EAGIn tradizionalki erakutsi izan diren trebetasunez gain, teknika berritzaileak irakatsiko dira; balio erantsia duten profesionalak sortzeko konpromezua hartu du EAGIk.
SARTZEKO BALDINTZAK EM
- DBHko Titulua
- Oinarrizko LH
- IEE I
- BBB
- LH I
- Sarbide proba
IRTEERA PROFESIONALAK
Profesional honek eraikuntzaren sektorean dihardu, eraikuntzako enpresa txiki, ertain eta handietan, eta administrazio publikoetan, besteren nahiz norberaren kontura; eraikuntzan eta obra zibilean eraikitzeko, birgaitzeko, mantentzeko eta eraberritzeko igeltserotza- eta/edo hormigoi-lanak egiten.
- Enkofratzaile, burdinlari
- Zoru- eta azuleju-jartzailea
- Taldeburua, prebentzio baliabidea
- Passivhaus eraikuntza
- Fatxadak eta aldamioak
- Igeltseroa etxegintzan eta urbanizazioan
- Inpermeabilizazio eta isolamenduak
HARREMANETAN JARTZEKO
Zalantza edo argibiderik behar baduzu, erraztu dizkizugu lanak!. Bete ondorengo formularioa, edo, nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-posta bat eagi@eagi.eus helbidera edo deitu 943 569 222 telefonora
Sare sozialetan jarraitu iezaguzu
Ikastaro, nobedade eta hainbaten berri izango duzu.
EAGI
Donostia Etorbidea 5
20160 Lasarte Oria
Telefonoa: 943 569 222
Email-a: eagi@eagi.eus
Webgunea: eagi.eus