Azaroaren 22 eta 23an
Adokin elkartearen eta Patxa’ma kooperatibaren bisita izan dugu
EAGI ikastetxean. Biek ala biek eraikuntza materialen berrerabilpenean egiten dute lan eta Gipuzkoako Aldundiaren IDEIAK
2022 programaren barruan beraien lan jarduera ezagutzeko aukera izan dugu ikasle eta irakasleek.

Gaur egungo eraikuntza moldeak bazterrera lagatzea sustatzen dute Patxa’ma enpresaren kideek, birziklatzearen aurretik jarriz
materialen berrerabilpena. Eraistera edo berritzera doazen eraikinak aztertzen dituzte eta bertan erabilgarriri dena desmuntatu eta
berriro ere erabiltzeko moduan jartzen dute, hau obra berean edo beste batean izan daitekeelarik. Beraien jardunarekin, zabor
bihurtuko zatekeen hainbat eta hainbat tona material berreskuratzea lortu dute.

Ikasleek beraien lan mundurako jauzirako beste aukera interesgarri bat ezagutu dute ekintza hauen bitartez.