Ikastetxean urtero ekimen bereziren bat egiten dugu, eraikuntza sektorean emakumeen presentzia ikusarazi eta aldarrikatzeko. Aurtengoan bioeraikuntza arloan lan egiten duten Abene Usabiaga eta Irati Golvano gonbidatu genituen ikasle eta irakasleei beraien esperientzia kontatu eta tailerrean hainbat praktika egiten laguntzeko. Ikasleek ikastetxean bertan hain ohikoak ez diren lokatz nahiz karearekin egindako akabera mota desberdinak prestatu zituzten tailerrean.