Birgaitzen ari diren baserria Lizartzan kokatzen da, 300 metrotik gorako altueran. Bertatik herriaren eta Araxes ibarraren ikuspegi paregabeaz goza daiteke. Gaur egungo jabeak berau eraberritzeko lanetan murgilduta dabiltza, lanetako asko gainera beraiek ari dira egiten, hala nola, beheko solairuko egurrezko egituraren garbiketa eta tratamendua edo hormen juntak hartzen barne aldetik.
Birgaitze proiektua passivhaus irizpideen arabera idatzi dute A+O Arquitectos estudioko Juana Otxoa-Errarte eta Peter Albrecht arkitektoek, beraiek dira obra zuzendaritza aurrera eramaten ari direnak Elías Díaz de Cerio arkitekto teknikoarekin batera. Eraikuntza lan nagusiak, Barandiaran berrikuntzak enpresa ari da egiten, Jokin Barandiaranen gidaritzapean.
Eraberritzean jatorrizko horma ia osorik mantendu da, baita barnealdeko egurrezko egituraren zati handiena ere. Teilatua aldiz, guztiz aldatu da. Hormak, kanpoaldetik zuntz-mineralezko SATE-arekin estaltzen ari dira egunotan. Proiektuak baditu berezitasun batzuk, batetik, etxabea passivhaus inguratzailetik kanpo geldituko da eta bestetik berriz, hermetikotasun planoa zementu-mortero zarpiatua eta SATE-aren bidez lortuko da.
Hau guztia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten martxoaren 21ean, ikastetxeko Eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikari zikloko 1. mailako ikasle eta irakasleek. Bisitan gainera, proiektugile eta eraikitzaileen eskutik azalpen xehatuak jaso zituzten.
Eskerrik asko obraren eragile eta aipatutako denei!
Arkitektoak azalpenak ematen baserri atarian
Fatxadako zuntz-mineralaren xehetasuna
Hermetikotasun planoaren xehetasuna
Fatxadaren xehetasuna barnealdetik
Egituraren ikuspegi orokorra
Baserriaren jatorrizko egoera