Lehenago ere idatzi izan dugun moduan EAGI eta Usurbilgo Lanbide Eskola elkarlanean ari dira aurreko urtean Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek diseinaturiko eraikina ur arloan autonomo izan dadin. Norabide honetan Álvaro Alegría aparejadore txiletarrak proposamen bat egin zuen teilatuan bildutako ura izpi ultramoreen bidez tratatu eta ondoren komun, dutxa eta harraskan erabiltzeko; azkenik hango hondakinak fitodepurazio bidez arazteko.

Azaroaren 20an, asteartea, Donostiako CEIT zentroan izan ziren EAGI-ko Imanol Manterola eta Usurbilgo Lanbide Eskolako Oier Aranzabal eta Xabier Telleria soluzio hau bertako ur arloko Garbiñe Manterolarekin kontrastatzeko. Berak argi hitz egin zuen, eta soluzioa egokia izan zitekeen arren, inondik ere berritzailea ez zela argi utzi zuen; bere proposamena egin zuen noski:

  • teilatuko ura erabili harraska eta dutxarako (gaur egun legeak galarazi egiten du)

  • harraska eta dutxako urak eta gernua fitodepurazio bidez tratatu

  • komun lehorra erabili eta bertako hondakinak ongarri bihurtu

Lanean ari gara soluzio berri hau aztertzen.