Otsailaren 4ean, astelehena, Lasarte-Oriako ORIARTE Institutuko DBH-3 eta DBH-4ko ikasleak izan genituen ikastetxean. EAGI Gipuzkoako eraikuntza eskolak eskaintzen dituen zikloei buruz informazioa eskeini eta instalakuntzak erakutsi ondoren, bi praktika ezberdin egin zituzten. Bi praktika hauek, eraikuntzako ziklo hauek gauzatzen ari diren lehenengo mailako ikasleek azaldu eta bideratu zituzten; ondo bideratu ere, “erronka” bidez ikastea oinarri duen metodologia txertatuz. Guztiontzat oso interesgarria izan zelakoan gaude.