Otsailaren 20an, asteazkena, Donostiako ADSIS Fundazioko ikasleak izan genituen ikastetxean. EAGI Gipuzkoako eraikuntza eskolak eskaintzen dituen zikloei buruz informazioa eskeini eta instalakuntzak erakutsi ondoren, bi praktika ezberdin egin zituzten. Bi praktika hauek, eraikuntzako ziklo hauek gauzatzen ari diren bigarrengo mailako ikasleek azaldu eta bideratu zituzten; ondo bideratu ere, “erronka” bidez ikastea oinarri duen metodologia txertatuz. Guztiontzat oso interesgarria izan zelakoan gaude.