Otsailaren 2an Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 90 bat ikasle izan ziren EAGIn, Lauren Etxepare, Iñigo Lizundia eta Itziar Rodriguez irakasleek lagunduta. Alde batetik, bisitariek EAGIren azpiegiturak eta bertako ikasleek egindako lanak ezagutu zituzten; bestetik berriz, passivhaus eta energia kontsumo txikiko eraikuntzari buruko hitzaldia jaso zuten; eta azkenik, hurrengo urtean EAGIn eraiki asmo dugun eraikinaren mandatua jaso zuten. Arkitektura ikasleek, taldeka, beraien proiektuak aurkeztuko dizkigute apirilean, eta hauen artean aukeratuko dugu zein eraikiko dugun hurrengo urtean gure ikasleekin.

Ikasleek honako eskakizunak jaso dituzte proiekturako:

Programa: EAGI-rentzako Urratsbat programari erantzungo dion enpresa-haztegi txiki bat diseinatzea, bulego batez, komun eta biltegi txiki batez osatua (azalera erabilgarri maximoa 30 m2)

Baldintza teknikoak:

  • eraikinaren diseinua Passivhaus estandarraren oinarrien arabera egitea;

  • PHPP tresna erabiltzea eraikinaren ezaugarri teknikoak definitzeko

  • eraikina planta bakarrekoa izantea

  • eraikinaren egitura bertikala hormigoizko egitura sinplea edo fabrika bidez eraikitako karga-horma bidezkoa izatea

  • eraikinaren estalkiaren egitura zurezkoa izatea

  • leiho finko eta irekigarri bana izatea