Zubiak Eraikiz proiektuaren barnean, gaur goizean EAGI LHII-ko irakasle Oti Otxoa eta Imanol Manterola Euskal Herriko Unibertsitatearen Elbira Zipitria Zentroan izan dira Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasleei Passivhaus estandarraren inguruko hitzaldia ematen. Honen amaieran, argazkietan ikus daitekeen moduan, Blower door froga egin dute gelan bertan.

Maiatzaren 3an Arkitektura Eskolako ikasleak EAGI-ra etorriko dira eraikuntza praktika batzuk egitera.

Eskerrik asko Arkitektura Eskolako Iñigo Lizundia, Itziar Rodriguez eta Olatz Grijalbari saioa bideratzeagatik.