EAGI-ko zuzendari Lidia Alcerreca eta Imanol Manterola ikasketa burua Euskadi Irratiko Ekosfera saioan izan ziren aurreko astean. Jokin Aldazabalek gidatzen duen saioa ostegun eta larunbatero emititzen da eta bertan hizpide izaten dituzte ingurumena, energia berriztagarriak, mugikortasuna eta efizientzia bezalako gai interesgarriak. EAGI-ko ordezkariek zentroaren hezkuntza-eskaintzaz, eraikuntza sektorearen egoeraz eta etorkizunerako proiektuez jardun zuten.
Saioa entzun nahi duenak hementxe du eskuragarri.