Eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikari zikloaren bigarren mailako ikasle eta irakasleak Zegamako Donejakue bideko peregrino etxea ezagutzen izan ziren urtarrilaren 27an. Eraikinaren diseinua Iñaki Ibarretxe eta Iñaki del Prim arkitektoek egin zuten passivhaus estandarraren irizpideak jarraituz. Pandemia egoeraren ondorioz, oraindik ere martxan jarri ez bada ere aterpetxea hainbat aipamen izaten ari da han eta hemen.
Bisita luxuzko gidari batekin egin zuten, Iñaki del Prim arkitektoa bera izan baitzen proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkiena EAGI LHII-ko ikasle eta irakasleei: passivhaus estandarraren oinarrien aplikazioa, zurezko egitura, zimenduko lauza aktiboa e.a.