Iaz hasitako lana amaitzeko asmoz, aurten ere Lanbide-ren bitartez antolatutako Fatxaden birgaitze energetikoa ikastaro-ko ikasleek Lasarte-Oriako Sasoeta Ikastetxearen sarrerako eraikinaren fatxadak berritzeari ekin diote. Ikastaroa urtarril hasieran abiatu zen eta ikastetxean beharrezko gaitasunak bereganatu ondoren ikasleek benetako obra bat gauzatzen ari dira. Obra honekin eraikinaren kanpoaldean 8 zentimetroko isolamendu geruza gehitu da eta honekin bertako berogailu kontsumoa nabarmen jaistea lortuko da.
Beheko Argazkian ikastaroaren ikasleak, Unai Marco eta Joseba Altube irakasleak eta Lidia Alcerreca EAGI-ren zuzendaria.