EAGI-n Lanbideren bitartez antolatutako Fatxaden birgaitze energetikoa ikastaroko ikasleek Lasarte-Oriako Sasoeta Ikastetxearen sarrerako eraikinaren bi fatxada berritu dituzte azken asteetan. Ikastaroa otsail hasieran abiatu zen eta ikastetxean beharrezko gaitasunak bereganatu ondoren ikasleek benetako obra bat gauzatu dute. Obra honekin eraikinaren kanpoaldean 8 zentimetroko isolamendu geruza gehitu da eta honekin bertako berogailu kontsumoa nabarmen jaistea lortuko da. Hurrengo urtean falta diren beste bi fatxadak eraberrituko dira.

Argazkian ikastaroko ikasleak, Iñaki Moledo irakaslea, Sara Carte Sasoetako ikasketa burua eta Lidia Alcerreca EAGI-ko irakaslea eraberritutako eraikinaren aurrean.