Martxoaren 23an EMAKUMEAK ERAIKUNTZAN aldaketarako solasaldia ospatu zen Gipuzkoako Bazkundean. Ekitaldian Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Ascongi eta EAGI LHII ikastetxeak parte hartu zuten eta helburu nagusia eraikuntza arloan emakumeek duten presentziaren inguruan hausnarketa sustatzea izan zen. Eraikuntza munduan emakumeen presentziaren inguruko datuak aztertu ondoren eta eraikuntzan lanean ari diren 4 emakumek beraien esperientzia kontatutu zuten: Ane Zabaleta eta Suany Sorianok pintore lanetan dihardute; Saioa Izagirrek elektrizista eta Aintzane Murillok probeten laborategian. Suany eta Aintzane EAGI-ko ikasleak izan dira.

Hemen beraien lanbideen inguruan azpimarratu zituzten zenbait kontu:

  • egun desberdinetan lan desberdinak elkartzeak dakarren motibazioa.

  • emakumeei eman behar zaien aukera berdintasuna;

  • formakuntzak duen garrantzia.

Jardunaldiak oihartzun zabala izan zuen komunikabideetan.