Iazko urtean Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek diseinatutako enpresa haztegia eraikitzea dagokigu aurten, gure ikasleekin noski. Momentu honetan proiektuari egin beharreko moldaketak ari gara egiten, passivhaus estandarraren ezaugarrietara egokitzeko asmoz.

Honez gain, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin lankidetzan, eraikina herriko ur saretik autonomo egin nahi dugu. Asmo honekin, atzoko egunez EAGI-n izan ziren Oier Aranzabal Usurbil LHII-ko zuzendariordea eta Álvaro Alegría txiletar aparejadorea. Bigarren hau, gaur egun, Usurbil LHII-n ikastaro bat ari da egiten eta aditua da uraren erabileran. Enpresa Haztegi proiektuaren inguruko informazioa jaso zuen, bertan uraren kudeaketaren azterketa egin eta soluzio posibleak ikertzeko.