Azaroaren 7 eta 11 artean EAGI-ko Koro Etxarri eta Imanol Manterola irakasleak Florentzian izan dira Erasmus+ bekaren bitartez. Bidaiaren helburu nagusia zubi lana prestatzea izan da, ikasleek praktikaldia atzerrian egin ahal izan dezaten kontaktuak bilatzeko. Irakasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Italiako lanbide heziketaren ezaugarri nagusiak eta eraikuntza sektorearen errealitatea. Egindako bisiten artean Florentziako Instituto Statale di Istruzione Superiore ikastetxera egindako bisitaldia estimatu dute gehien, irakasleekin esperientziak zuzenean partekatzeko aukera izan dutelako bertan.

Eagiko irakasleak Erasmus

Eagiko irakasleak italian