Gaur ETBko kazetariak etorri dira EAGIra eraikuntza sektorean dagoen langile faltari buruzko erreportaia egitera.

Eraikuntzako enpresen dei asko jaso dira aurten EAGIn igeltseroak, pladuristak, margolariak, enkargatuak… behar dituztela esanez. Obran langileak behar badira ere, ikasle gutxi animatzen da eraikuntzako ikasketak burutzera. Gaur egun, enpresen eskaerek ikasle kopurua gainditzen dute, hortaz sektore honetan lana badela esan genezake!