Abenduaren 3an ospatu ohi da Euskararen eguna, baina aurtengoan igandea izanik, bi eguneko aurrerapenarekin egin genuen ikastetxean. Honetarako GAITU proiektuarekin bat egin eta ikasle eta irakasleon artean 250 grabaziotik gora egin genituen egun bakarrean.
Gaitu proiektua aurten abiatu dute hainbat erakundek eta makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten da helburua. Hau lortu ahal izateko, lehenago irakatsi egin behar diegu eta honek eskatzen du datu base zabala osatzea, euskarazko milaka grabazioz osatuta.
Jarduera honen bidez eraikuntza eskolako komunitatea sentsibilizatu eta euskara etorkizunerako prestatu nahi izan dugu.