Tknikak abiatutako Smart Green Building plataformaren barnean, BIM teknologiaren inguruko azterlan bat ari da garatzen EAGI. Lan honen helburuak, BIM teknologia erabiltzeak orokorrean eraikinen, eta zehazki Passivhaus motakoen, diseinuan eta ondorengo eraikuntza fasean dakartzan aldaketak ikertzea da, BIM teknologiak etorkizunean eragin ditzakeen hobekuntzak Lanbide Heziketako eraikuntza familiako zikloetan txertatzeko. Ildo honetan, azterlanak honako arloak jorratuko ditu:

  • Passivhausmotako eraikinen diseinuan BIM teknologia txertatzeko aukerak ikustea;

  • BIM teknologiak eraikuntza plangintzan nola eragiten duen ikertzea;

  • BIM modelo batetik lor daitekeen informazioa neurtzea.

Lanak aurrera egiteko EAGI-k Miren Caballero Moreno arkitektoarekin hitzarmen bat sinatu du. Hitzarmen honen baitan, Miren Caballerok zertifikatu berri duen Passivhaus etxebizitza familiabakarraren proiektua laga dio EAGI-ri eta lankidetza egitasmoa abiatu.

Miren Caballerok bioeraikuntza eta Passivhaus motako eraikinetan espezializaturik dago eta Bilbon du bere estudioa. Informazio gehiagorako sakatu hemen.