Ikasturte honetan proiektu pilotu bat abiatu dute Lasarte-Oriako Oriarte Bigarren Hezkuntzako Institutuan, DBHko bigarren mailan dibertsifikazio taldea sortuz (berez hirugarren eta laugarren mailan besterik ez da izaten). Ikasle talde hau, beraien irakasle Joseba Altube eta Shanti Arrietak lagunduta, EAGI ikastetxean izan zen urriaren 14an. Lehenik eta behin bertako irakasle batek eraikuntza prozesuaren fase nagusiak zein diren azaldu zien, baita lanbiderik ohikoenak zein diren ere; ondoren ikastetxea eta bertako tailerrak ezagutu zituzten eta azkenik igeltserotza lan batzuk egin zituzten EAGI-ko ikasleen laguntzarekin.