Abenduaren 13an Ikaslan Gipuzkoa elkartearen bilera ospatu zen EAGI eskolan, bertan elkartu zirelarik lurralde historikoko lanbide heziketako zentro publikoetako irakasleak.
Laneki eta Erasmus programetako ordezkariek 2017 urtean egindako lana 2018rako aukerak azaldu zituzten. Hauez gain Lanbide Heziketako sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako zuzendari Nikolas Sagarzazu ere bertaratu zen bilerara, sortutako hainbat gai argitzeko asmoz.
Bilera amaitu ostean zuzendari guztiek EAGI ezagutzeko baliatu zuten bisita, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zuten eskolako ikasleak erronken bidez nola ari diren berritzen eskolaren espazioak.