Abenduaren 20an ikastetxeko goi mailako zikloetako ikasleak Promociones Amenabar enpresa Zarautzen eraikitzen ari den Iñurritza Berria obran izan ziren eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten eraikuntza lanek dituzten mila xehetasun.

Obra gidari lanetan, besteak beste, eskolako 2 ikasle ohi izan zituzten, Jon Goenaga eta Dani Garrido. Biek ala biek, Eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako teknikari titulua lortu zuten duela ez hainbeste eta gaur egun lanean dihardute Amenbarren. Gauzak honela, oraingo ikasleek jasotzen ari diren formazioaren baliagarritasunaz ere jabetu ziren.

Ikasle eta irakasleak Jon Goenaga eta Dani Garrido ikasle ohiekin

Ikasle eta irakasleak Verónica Montero talde buruarekin