ADI Programaren barne Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Sentsibilizazioari buruzko hitzaldia
izan dugu EAGI ikastetxean.
Bertan parte hartu dute “Fundación de Trabajadores de la Siderurgia Integral”-eko, Gamesako
eta “Asociación de Víctimas del Amianto de Euskadi”-ko ordezkariek.
Lehendabizi, orokorrean, laneko arriskuei eta istripuei buruz hitz egin da, bai eta horiek zifretan
duten eraginari buruz eta horiek aurreikusteko eta murrizteko hartu beharreko neurriei buruz
ere. Laneko arriskuen hurbiltasuna ikusarazten saiatu da.
Ondoren Gamesako ordezkariak bere enpresan langilea babesteko, istripuak ekiditeko eta
araudia betetzeko hartzen dituzten neurriak azaldu ditu.
Azkenik, amiantoaren ondorioz biriketako laneko gaixotasun larria duen langileak hitz egin du
segurtasun neurrien eta ikerketaren beharra azpimarratu eta hori lortzeko enpresei, agintariei
eta legelariei sentsibilizazioa eta inplikazioa eskatuz.
Programa horren bidez, ikasleak sentsibilizatu nahi dira laneko arriskuei, istripuei eta horien
ondorioei buruz, eta, beraz, gure etorkizuneko langileen prebentzio-kultura sustatu nahi da.
Ikasleek zuzeneko esperientziak ezagutzeko aukera izan dute.
http://ftsi.es
https://www.siemensgamesa.com/es-es
http://www.asviamie.org