Azaroaren 23an Lasarte-Oriako udaletxeko ordezkaritza bat etorri zen EAGIra, buru Jesus Zaballos alkatea zutela. Azkenekoz izan zirenetik institutuan egindako aldaketa nabarmenak ezagutu zituzten lehenik eta baita abian diren zenbait proiektu ere. Ondoren udalaren eta EAGI-ren elkarlanerako aukerak aztertu zituzten, besteak beste Lanbideko kontratazio eta formakuntza programak nola lotu eta herrian zaharberritze proiektuak egiteko aukera.

EAGIko zuzendaritza taldeak bisitaren balorazio oso positiboa egin zuen.