Otsailean zehar Tradesperson ikastaroa eman da EAGI-n. Langileei eskainitako formazio hau Lanbidek diruz lagundu du eta Passivhaus eraikinetan lan egiteko formazio ofiziala da berau. Behin ikastaroa amaitutakoan, ikasleek Passivhaus Institutek antolatutako Tradesperson azterketa ofizialera aurkezteko aukera izan dute EAGI-n bertan. Azterketa honetara nahi izan duten ikasleak aurkeztu dira, ez baitu Lanbidek diruz laguntzen.