Aste honetan amaitu dugu aurtengo irakasleentzako formazio planaren barruan EAGI-n bertan antolatutako Tradesperson ikastaroa. Passivhaus Institut-ak aitortutako prestakuntza da Tradesperson-arena eta bere helburua Passivhaus eraikinen exekuziorako beharrezko gaitasunak lortzea da. Ikastaroaren irakasleak Adelina Uriarte eta Javi Crespo izan dira. Ohi denez, enpresek ere parte hartu dute formazioa ematen:
-
Carpintería Llodiana (Oskar Huidobro)
-
Biohaus (Carlos Gómez de Segura)
-
Zehnder (Javier Pérez)
-
STO (Federico Sánchez)
Ikastarora, EAGIkoez gain, Lanbide Heziketako beste eskoletako zenbait irakasle ere etorri dira.