Aurtengo urtean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasleen artean enpresa haztegi baten diseinu lehiaketa antolatu du EAGI-k. Ekainaren 11ean ospatutako elkartrukean aurkeztu zituzten beraien proiektuak arkitektura ikasleek eta ondoren EAGI-ko ikasle eta irakasleek baloratu dituzte. Proiektu irabazlea Irati Garcia Romera, Jone del Valle de la Parte eta Esti Benguria Ruizek aurkeztutakoa izan da eta hauek ekainaren 25ean eskolara etorri dira Lauren Etxepare irakasleak lagundurik, saria jasotzera alde batetik eta hurrengo urterako elkarlanaz hitz egitera bestetik, EAGI-ko ikasleen egitekoa izango baita eraikina altxatzea eta arkitektura ikasleena lanen jarraipena egitea.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duten arkitektura ikasle guztiei!
Beheko irudian proiektu irabazlea: