Gipuzkoako Eraikuntza Eskolak (EAGI) Tecnalia bisitatu du: eraikuntzako etorkizuneko profesionalentzako esperientzia aberasgarria

Visita tecnalia tecnico de construcción

EAGIko Eraikuntza Teknikariaren ikasleek Tecnaliak Azpeitian duen ikerketa zentroa bisitatu dute. Bisitaldian, etorkizuneko igeltseroek aukera izan zuten hainbat arlotako saiakuntza eta ikerketa laborategi bertatik bertara ezagutzeko eta eraikuntzaren arloko adituekin hitz egiteko.

1. Tecnaliaren eraikuntza saiakuntza eta ikerketa laborategiak

EAGIko ikasleek saiakuntza eta ikerketa laborategi desberdinak bisitatu zituzten Tecnalian, eta eraikuntza materialen ikerketan murgiltzeko eta laborategian nola probatzen diren ikusteko aukera izan zuten.

  • Korrosio eta Zahartze Saiakuntzen Laborategia: Etorkizuneko igeltseroek ikusi ahal izan zuten zahartze azeleratuak nola eragiten dien material desberdinei gatzik gabeko giroan eta gatz-giroan.

  • Saiakuntza biologikoen laborategia: Eraikuntzako teknikariaren ikasleek termitek eta karkomak zurezko egituretan, tratamenduaren aurretik eta ondoren zituzten eraginari buruz ikasi zuten.

laboratorio biologico

  • Suteen Aurkako Segurtasun Laborategia: Ikasleek, materialek eta hainbat itxiturek suteen aurrean duten portaerari buruz ikasi zuten, material eta itxitura mota ezberdinetan eragindako sute erakustaldiak ikusi zituzten.

laboratorio de incencios

  • Fatxada eta Itxituren Saiakuntza Laborategia: Ikasleei azaldu zieten nola entseatzen diren fatxada mota guztiak airearen eta euriaren aurrean, baina tamalez ez zegoen inolako fatxadarik une horretan muntatuta.

  • Saiakuntza Mekanikoen eta Egiturazko Segurtasunaren Laborategia: Eraikuntzako teknikariek material eta altzari desberdinak (kristalak, sofak, aulkiak, etab.) nola entseatzen diren ikusi ahal izan zuten, erabileraren higadura mekanikoaren eta erasoen aurrean.

Tecnalia laboratorio mecanico

2. Eraikuntzaren arloko adituekin harremana

Tecnaliara egindako bisitak, EAGIko igeltserotzako ikasleei saiakuntza eta ikerketa laborategiak martxan ikusteko aukera emateaz gain, bertan lan egiten duten eraikuntza arloko adituak ezagutzeko aukera ere eman zien. Ikasleek sektorean urteetako esperientzia duten adituen galderak egin eta erantzun zuzenak jaso ahal izan zituzten.

Bestetik, EAGIko ikasle ohi batekin hitz egin eta enpresan bere lan experientzia azaltzeko aukera izan dugu, honek bixitako ikasleak bezala, eraikuntza teknikari erdi maila eta ondoren goi mailako eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailako zikloa egina duena.

laboratorio biologico experto

3. EAGIko ikasleentzako onurak

Tecnaliara egindako bisita esperientzia aberasgarria izan zen EAGI eraikuntza-teknikariaren ikasleentzat. Beste ikuspegi bat ematen die, ikaskuntza-prozesuan eta tailerrean erabiltzen dituzten materialak eta sistemak nola probatzen eta hobetzen dituzten ikusten dutenean. Gainera, eraikuntzaren sektoreko profesional onenak trebatzen laguntzen du, eraikuntzen kalitatea eta segurtasuna bermatuz.

experto laboratorio incendios