Emakume langilearen nazioarteko eguna, emakumearen eskubideen aldarrikapenerako eguna, , beraien eskubideak lortu eta defendatzeko ahaleginean eta borrokan dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna da.
Zergatik da martxoaren 8an emakume langilearen eguna? New Yorken 1975ko martxoaren 8an, ehungintza enpresa bateko ehundaka emakume beraien lankideen soldata berdintasuna errebindikatzeko manifestazioa egin zuten. Indar polizialak bortizki sartu ziren ekitaldian eta 120 emakume hil ziren. Ordu ezkeroz egiten da aldarrikapen hau.
Historian zehar hainbat emakumek lan egin dute eraikuntzan. Hemen adibide batzuk:
- Plantilla Bricci (1616-1705): Historiako lehenengo emakume arkitekta kontsideratzen da.
- Elisabeth Wilbraham (1632-1705): Arkitekto oso ezagun baten mentora bezela kontsideratzen dena, beti itzalean lan egin zuena.
- Louis Maria (1856-1913): Estatu batuetan errekonozitua dagoen lehenengo arkitekta.
Urteak aurrera doazen einean eraikuntzan goi mailako teknikariak izatez at, beste mailatan ere emakume langileak izaten hasi gara: margolariak, igeltsariak…. Gure ikastetxeko erralitatea ikusi genezake, emakumeen porzentaia zikloka:
- Barnealde, dekorazio eta birgaitze obretako teknikaria zikloan ikastetxeko emakume ikasleen 70% dugu.
- Eraikuntza teknikarian %9
- Eraikuntza obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailako teknikaria 17%.
Norabidearen beste ardatz nagusi bat, gure erdi mailako zikloak dituzten ikasleak ikasitako sektorean lan munduratzea da. Orain arte ikasle hauen gehiengoak eraikuntzako goi mailako ikasketetara edo beste sektoretara jo bait dute . Honen adierazpen garbia da emakundek, Ane Alonso arkitektak egindako azterketaren ondorioz adierazitako datuak, “eraikuntzan kontratatuta dauden emakumeak %8 dira, aldiz obran bertan daudenak (igeltxeroak, margolariak) %1. Errealitate hau gainditzeko eraikuntza sektorean ditugun rol eta esterotipoak gaindituz hasi behar dugu, adibidez indarra ez dela beharrezkoa ikusaraziz.
Ikastetxeak alde batetik neska ikasleen kopurua handitzeko eta bestetik lan munduan barneratzen direnak geroz eta gehiago izateko ekintza desberdinak egiten ditu, beti irakasle eta ikasle gizonezkoak parte izanik. Honetarako Emakunderen “gizonduz” programarekin bat izaten gara.
Ikastetxean egin ditugun ekintza nagusigietako batzuk hauek dira:
- Iaz “Emakumeak eraikuntzan” ekitaldia egin zen martxoaren 23an: aparejadoreen eta arkitektoen elkargoa alde batetik eta bestetik, Adegi eta gure ikastetxeak (eagi lhii) antolatua. Ekintza honen helburua emakumea eraikuntzako sail desberdinetan nola banatzen den jakineraztea zen, bai ikasketetan eta bai lan munduan. Bestetik eraikuntza munduan lanean ari diren emakume batzuk elkarrizketatu ziren bakoitzaren esperientzia azalduz.
- “Construim juntes”: Eraikuntza munduan lanean ari diren emakume Kataluinarren elkarte bat da. Nahiz eta beste probintzi eta herrialdeetakoak parte hartu. Beraien helburua emakume langileei laguntza da, adibidez lan eskaintza eta formakuntza desberdinak partekatuz EAGI-ko parekidetasun taldea beraiekin harreman zuzenean gaude.
- Aurten, martxoaren 8rako, ikastetxearen emakume irakasle eta ikasleen errealitatea kanporatzeko asmoz pertsona bakoitzaren argazkia banaka eta talde argazkiak atera ditugu, bai sare sozialetan eta bai ikastetxean azalerazteko.
Ekintza hauek eginez ikastetxeak jorratu nahi duen norabidea ikasle emakumeen ahalduntzea izango da, horretarako formakuntza, sensibilizazio eta sektorean lan egiten duten beste emakumeekin harremana lotu nahi ditugu, komunitate autonomoko eraikuntza ko ikastetxeen arteko emakumeak uztartuz.